XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez nauk ametsgille.
Gure erruak ez zezakek Carol zipriztindu.
Gu gaituk errudun, ez nere alaba.
Iges egin ezak ik ere, Simon!!.
- Nik iges? Ez, agure zaar, ez.
Elkarrekin izan gera onerako edo txarrerako eta elkarrekin aurkituko gaituzte, datozenean.
Leiora joan zan Simon eta... leio-albokietan sartu ziren bere azkazalak, bere begiek ikusi zutenak eragiñik.
- Emen ditugu, Giles!!!.
Leioruntz joan zan Giles ere; andik ikusi zuenak, baiñan, etzuen aldarazi bere tankera.
Pistolari izan zaneko garairik onenean bezain lasa eta odolotz gelditu zan, galzoriaren aurrean.
- Amabi dituk, Simon.
Derek zetorrek aurretik eta berari jarraiki, berriz, Russel.
Besterik ezagutzen al duk?.
- Ez; berriak dire, noski; garai bateko gure lagunik ez da or.
- Oieri dagokien bezelako arrera egingo zioagu, Simon, Veneno Jim`en zilborra ez dala zimurtu ikus dezaten.
- Beldurgarriak ziren Derek eta Russel`en aurpegiak; Inpernuko etsaiarenak euren begiak.
- Emen gaituk, Veneno Jim!!! Ire judaskeria gaur ordainduko diagu!!! Gaur kitatuko diagu ire eta gure arteko arazoa!!!.
Nere eta zuen arteko arazoa kitatzeko al dakartzak orrenbeste gizon?.
- Legearen indarra laguntzat arturik izorra ginduan ik.
Edonola, etortzeko eskubiderik ba-diagu, beraz... - Mii luzea duk ik eta ekintza motzak, Russel!!!.
Beldurgarria izan zan ango tirootsa.
Biraorik zikiñenak, berriz, irteten ziren alde bietako aoetatik.
Odolezko iturriak ziren, non-nai zulaturiko Giles eta Simon`en illotzak.
Bost zal-aulki utsak adierazten zuten Giles eta Simon`en borrokarako trebetasuna.
Odol-jario zan Derek`en sorbalda ere; bere zauria, ordea, etzan ajola aundikoa.
Bala-zuloetatik zijoakien bizia beste bi zalduneri ere.
Ongi al ago, Russel? - esan zion Derek`ek.
- Bularra zulatu zidatek... - erantzun zion.
- Eramazute au Stamp City`ra mutillak!!.
Laister gaituk gu ere an, emengo aldia amaitzean!!.
Zaldun biren artean eraman zuten Russel eta etxera sartu ziren besteak.
Aal zuten guztia artu eta sutu egin zuten etxea.